Orion gaude. Orio Gipuzkoako kostaldeko herria
da eta arrantza arloan historia handia du. Kaian eguneko arrantzaren
bila joan-etorrietan ibiltzen diren itsasontziak ikusiko dituzu,
baita arrantzaleen andreak ere sareak konpontzen kaian bertan.
Gainera, hondartza luze eta polit bat ere badugu, eguna bakarrik
edo konpainia onean igarotzeko oso aproposa izan daitekeena.